Mizpirualde egoitzak, legedira egokitzeko, 10 ohe galduko ditu

Imanol Gallego 2015ko urt. 27a, 17:23

Bergarako udalbatzak atzo egin zuen urteko lehenengo osoko bilkura. Batzarrak zortzi puntu zituen, baina, gai eztabaidatuena izan zen gai zerrendan ez zegoen eskaera eta galderen puntuko Mizpirualderi buruzko jakinarazpena.

Zortzi puntuko osoko bilkura egin zuten atzo Bergaran, eta horietako gehienak aho batez onartu baziren ere, Oxirondoko haurtxo eta ludotekako obraren seigarren ziurtagiriari dagokion faktura eta kitapena onartzerakoan, zinegotzi jeltzaleak abstenitu egin ziren, kontu hartzailearen ohartarazpena dela-eta. Eskaera eta galderen puntuan Javi Bengoak Mizpirualden egin beharreko egokitzapena azaldu zuen.

2008ko dio, egoitzako gelen %25 banakakoak izan behar direla, horregatik, moldatuko da egoiliar kopurua. Oposizioak baina, egokitzapena murrizketatzat jo zuen. Javi Bengoa zinegotziak hori gezurtatu, eta Mizpirualde hurrengo legediaren aurretik homologatzeko egindako aldaketa bat dela zehaztu zuen.

Puntu horren ondoren jeltzaleek pasa den astean agertu ziren pintaden inguruan eta aurrekontuez ere galdetu zuten. Alkateak jakinarazi zuen pintadak eraikin publiko eta monumentaletatik kenduko dituztela eta aurrekontuak, dena ondo bidean, otsail amaieran aurkezteko asmoa ere azaldu zuen.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak