AP-1eko Bergarako bazterbideetan kamioiak geldiarazten hasi dira, pilaketak gerta ez daitezen

Jon Berezibar 2015ko urt. 22a, 12:21

Gure inguruak larregi astindu ez baditu ere, denboralea ez da baretu eta Burgosen (Espainia) elurtza pilatu da. Hala, Armiñonen ibilgailu pilaketek okerrera ez egiteko, Bergarako AP-1eko bazterbideetan Ertzaintza kamioiak geldiarazten hasi da, Gasteizerako noranzkoan. Gurean, alabaina, uneotan mendate guztiak zabalik daude eta bideak elurrez libre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak