Tattoo Circus topaketa izango da aste bukaera honetan gaztetxean

Imanol Gallego 2014ko abe. 19a, 09:34

Tattoo Circus presoekiko elkartasunaren alde lan egiten duen taldeen topaketa bat da. Bertan batzen diren taldeek "zigorrean oinarritutako politika kriminalen aurrean erantzun alternatiboak bultzatu" nahi dituzte.

Argi daukate gizartea dela botere egitura horien aldaketarako motorra. Horretarako, gaurtik hasita, ekintzaz beteriko asteburua antolatu dute.

Topaketa irekia

19:00etako aurkezpenarekin irekiko dute topaketa eta 21:30etako kontzertuekin borobilduko dute egubakoitza. Zapatuan, 12:00etan, kartzelei buruzko hitzaldia egongo da eta 21:00etan, aldiz, kabareta.

Domekan, 12:00etan, nagusientzako hitzaldi bat egongo da eta umeek ipuin kontaketa izango dute. 17:00etan, torturari buruzko mahai-ingurua. Bada, kartzela zaharreko asteburu berezia 21:00etako kontzertuekin agurtuko dute.

Asteburuan, kontzertuez eta hitzaldiez gain, tatuajeak eta piercing-ak egiteko aukera eta presoei idazteko txokoa ere egongo dira. Bazkaltzeko aukera ere egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak