Padel pistak egingo dituzte Agorrosinen

Jon Berezibar 2014ko abe. 18a, 16:20

Padelerako gune estalia egingo dute Agorrosinen datorren urtean. Lanak lizitazioara atera berri ditu Udalak eta datorren urteko lehen hilabeteetan gauzatuko dira lanak. Kirolguneko tabernaren terrazaren aurreko orubean egingo dituzte pistak.

Lanak 104.300 euroko kostuarekin atera ditu Udalak lehiaketara eta exekuzio epea lau hilabetekoa izango da, 2015 urte hasieran egin beharrekoa. Agorrosingo tabernaren terrazaren aurrean, lehengo aldagelak zeuden lekuan jasoko da azpiegitura berria. Irene Zenari arkitektoak egin du proiektua eta pistak estalita egongo dira erabat, teilatu kurbatu batekin gainetik eta beirazko panelekin alboetara. Zoruari dagokionez belar artifiziala izango du eta egitura osoa metalezkoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak