Aitziber Plazaolaren aurkako akusazioa erretiratu du fiskalak

Jon Berezibar 2014ko abe. 16a, 12:47

Espainiako Auzitegi Nazionalean gazte independentisten aurkako auzian Plazaola Xibo eta beste 11 auzipeturi akusazioa erretiratu die fiskalak. Zenbait hedabideren arabera, irailaren 22an hasi zen epaiketaren ahozko fasea bihar, eguaztena, amai liteke. Espainiako Poliziak atxiloturiko auzipetu guztiek salatu dituzte torturak, defentsaren perituak gaur egiazkotzat jotakoak, Istanbulgo protokola ezarrita, eta horrek pisua izan du erabakian, aurreratu denez.

Izaskun Goñi, Egoi Irisarri, Endika Perez, Imanol Beristain, Ikoitz Arrese, Irati Tobar, Saioa Zibiaur, Ainara Ladron, Beñat Lizeaga, Jazint Ramirez eta Xalbador Ramirez dira akusaziotik libre utzitako gainerako gazteak, 28 auzipetuetatik 12 dira, hortaz, epaituko ez dituztenak.

Gaurko saioan Espainiako Poliziak berretsi egin du aurkeztutako txostenaren arabera auzipetuak Segi erakundeko kide zirela. Tortura salaketei dagokienez, Estambulgo protokoloak ezarritako prozesua gainditu eta gero, egiazkotzat jo ditu defentsaren peritu taldeak akusatuen testigantzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak