San Lorentzoko biribilgunearen zebrabidea gurutzatzen zihoala, Eibartik zetorren autobus batek gizonezko bat harrapatu du 08:00ak pasata zirenean. Bergarako Udaltzaingoak jakinarazitakoaren arabera, baina, gizonak ez du konorterik galdu eta buruan kolpe "txiki" bat zuela eraman dute Arrasateko ospitalera.
Halako kasuetan ohi denez, atestatua zabalduko dute orain, eta autobus gidariari alkohol eta estupefaziente frogak egingo dizkiote.
Kristalak lurrunduta
Gaurko eguraldiak zaildu egiten du gidatzea, euriak errepidea labainkor jartzeaz gainera, ibilgailuetako kristalak lurrundu egiten direlako eta ikusgaitasuna txikitu. Badirudi azken hori izan dela autobus gidariak gizonezkoa ez ikustearen arrazoia.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak