Inauguratu dute San Juan auzoko baseliza

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko abe. 14a, 21:12

Auzolanean berritu dute Bergarako San Juan auzoko baseliza eta gaur, domeka, egin dute inaugurazio ekitaldia. Zuzeneko musika, dantzariak eta bertsoak izan dira ekitaldian eta apaizaren bedeinkapena ere jaso du erabilera anitzerako egokitu duten aretoak. Ondoren, bazkaria egin dute auzotarrek baselizan bertan.

Auzotar ugari elkartu dira baselizaren inaugurazio ekitaldian eta gustura ikusi dute nola gelditu den aurrerantzean erabilera anitzerako izango den baseliza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak