Gaztelekuko gazteek Olentzeroa egin dute

Maider Arregi 2014ko abe. 9a, 11:13

Zapatu arratsaldean, Bergarako gaztelekuko gazteek,  Auzolanartean egitasmoaren baitan, Olentzeroa egiten zuten. "Gabonak iristear daude eta oso gustuko dute", azaldu dute Garaion naturartea elkarteko kideek. "Gainera, asko kontsumitu gabe gure apaingarriak guk geuk sortu ditzakegula transmititu nahi izan dute". 

Gaztetxoak, 17:30ean batzarrean bildu eta zer egin adostu zuten. "Hiru ordutan guztion artean naturartelana burutu genuen: Olentzeroa. Artelana egin ahal izateko: adarrak, espartzua, garoa, hostoak, zumea.... erabili genituen". Naturartelana gaztelekuan jartzea erabaki zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak