Murala margotu dute herriko puntu beltzetako baten

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko aza. 27a, 11:59
Herriko puntu beltzetako baten, Lagebaraietara bidean dagoen tunelean, murala margotu dute.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan, zenbait ekintza egin dira herrian azken egunotan. Horien artean, Martxanterak talde feministak herriko puntu beltzetako baten, Labegaraietara bidean dagoen tunelean murala garotu du.

Elkarretaratzea –Ipintza institutuko ikasleek–, lehiaketa, antzerkia eta zinema emanaldiak ere egon dira egunotan Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan.

Astelehenean, bestalde, Pikor Teatrok Jokoaut antzezlana egingo du 10:00etan eta 12:00etan, 13 urtetik gorako ikasleendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak