Aukera ugariko norgehiagokan, merezi baino emaitza eskasagoa eskuratu du Bergarak (0-0)

Maialen Torres 2014ko aza. 22a, 20:26


"Gehiago merezi genuen, baina berdinketarekin konformatu behar", horiexek partidua amaitu bezain laster Aitor Arrate Bergara KEko entrenatzaileak esandako hitzak. Eta ez zaio arrazoirik falta. Izan ere, etxeko taldea fin ibili da Beti Gazteren aurka jokatutako partiduan.

Lesakakoek indartsu ekin diote lehen zatiari, Bergarakoen atera arriskuz gerturatuz, baina segituan pasa da jokoa zelaiaren beste erdira. Hegaletatik aurkariaren areara iristen ondo asmatu du etxeko taldeak, baina erdiratze ugari egin arren ez du golik lortu. Arratek aitortu du azken jardunaldietan ere horixe izan dela euren arazo nagusia, eta horregatik, erasoan hobetzea finkatu dute erronkatzat.

Luzapenean, Beti Gazteko bi jokalarik min hartu dute, eta bederatzirekin amaitu dute lehen zatia. Dena den, atsedenak mesede egin die bi taldeei, eta bigarren zatian joko bizia eta jokaldi landuagoak ikusi ahal izan dituzte Agorrosinera gerturatutako zaleek. Horrez gain, bi taldeek aukera garbiak izan dituzte, batez ere etxekoek. Tentsioa eta norgehiagoka estua azken uneraino mantendu bada ere, inork ez du jokaldiak golez amaitzerik izan, eta hutsean berdindu dute norgehiagoka.

Aipatzekoa da, baita ere, bi atezainek egindako lan ona, jokoan sortu diren gol aukerei ondo erantzuten jakin baitute, eta geldialdi politak erakutsi dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak