DJ Humbertoren erritmoak piztuko du Zabalotegi zapatuan

Imanol Gallego 2014ko aza. 20a, 15:59

Gaztetxoek doinu dantzagarriekin ondo pasatzeko aukera izango dute, beste behin, Zabalotegi aretoan egingo den DJ jaialdiarekin. Bihar, zapatua, 18:30ean hasiko da festa eta gaztetxoek euren gustuko abestiekin disfrutatu ahal izango dute.

Oraingoan ere, Humberto DJa izango da musika jartzen, eta, euskal abestiez gain, bestelako kantuak ere entzun ahal izango dira. Beti bezala, gaztetxoek eurek nahi dituzten abestiak eskatu ahal izango dituzte, eta Humbertok haien eskariak beteko ditu.

Betiko moduan, dantza egin, elkarrekin egon eta giro sanoan ondo pasatzeko aukera ezin hobea izango da.

Hurrengo jaialdiak

Zapatukoa ez da urteko azken DJ jaialdia izango, abenduan beste bi saio egingo baitira: abenduaren 6an eta abenduaren 20an. Beti bezala, dantzaldiak 18:30etik 21:30era izango dira, Zabalotegi aretoan, gaztetxoendako, doan.

Ez galdu egun gris hauetan etxetik irten eta musikaren erritmora ederto pasatzeko aukera bikain hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak