Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat lehiaketa deitu du Bergarako liburutegiak

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko urr. 18a, 10:14

Irakurketa eta liburutegia gaia erabiliz, argazki lehiaketa antolatu du. Egubakoitzean ospatuko den Liburutegien Egunaren harira antoaltu dute eta 5. eta 6. mailako ikasleei dei egiten diete parte hartzera.

Aurkezten diren argazkiak, gutxienez, hiru megakoak izan behar dira, jpg formatuan, eta ez da aurpegirik agertuko.

Argazkiok liburutegia@bergara.net helbidera bidali beharko dira hilaren 23ko, 14:00ak aurretik, izen-abizenak, ikastetxea eta maila zehaztuta. Sariak hilaren 24an banatuko dira: 100 eta 75 euroko bono bana Elkarren gastatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak