Zezenzaleen omenez, herrikidearen pasadoblea

Imanol Gallego 2014ko urr. 17a, 08:09
Igor Larrañaga pasodoblearen konpositorea Iñigo Almortza herriko zezenzalearekin.

Zaletasun izatetik ogibide izatera pasa da musika Igor Larrañagaren bizitzan. Duela bi urte hasi zen musikari bergararra pentagrama huts bati doinua jartzen, eta apurka-apurka sortu du pasodoble hori. "Asko gustatzen zaidan doinu bat da eta konposatu dudan lehen pieza izateko oso pozik nago", dio Larragañak.

Lauzpabost entseguren ostean, domekan 12:30ean estreinatuko da pasodoblea. "Banda eta zuzendaria oso eskuzabalak izan dira, eta pieza nik zuzenduko dut", argitu du Larrañagak.

Zezenzaleei omenaldia

Bere hasierako asmoen artean ez zegoen arren, partiturak forma hartzen zuen heinean, zezenzaleei eskaintzeko aukera bururatu zitzaion: "Aproposa izango zelakoan, Iñigo Almortzarekin hitz egin nuen eta berehala onartu zuen". Almortza bera oso pozik dago, eta domeka eguerdiko estreinaldiaren ostean, hark gidatzen dituen saioetan jarriko duela agindu du. "Doinua oso ederra da, eta CD batean eroango dugu", dio Almortzak.

Hortaz, aurrerantzean, Bergarak zezenzaleak izateaz gain, haiek harro egoteko moduko partitura propioa ere izango dute.

Pasodoblea baino gehiago

Bandaren emanaldia, baina, ez da Bergarako Zezenzaleak pasodoblera mugatuko. Ohiko egutegiaren barruan dagoen kontzertu horretan, Songs from the catskills obra estreinatuko dute.

Horren ostean, zarzuelaren txanda iritsiko da, eta, Inauterietako kontzertuan izandako arrakastaren ostean, James Bond filmaren soinu-banda ere berreskuratuko dute. Amaitzeko, pasodoblea errepikatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak