Familiaren garrantziaz hitz egingo die futbolari gazteen gurasoei Eibarko Fran Garagartzak

Jon Berezibar 2014ko urr. 16a, 17:30

Aldundiak eta Eibar eta Real Sociedad taldeek antolatuta, kirolari gazteen formazioan familiaren babesak duen garrantziaz jardungo dute Fran Garagartza Eibar taldeko idazkari teknikoak eta Luki Iriarte Realeko formazio arduradunak Bergaran. Hitzaldia Irizar Jauregian izango da urriaren 30ean 19:00etan.

Familiaren funtzioaz eta jarrerez berba egingo dute hizlariek Aldundiko Kirol Zerbitzuko Jesus Gutierrezek gidatuta. Alebin eta infantil mailetan diharduten kirolari gazteen gurasoei bereziki zuzendutako saioa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak