Domekan egingo dute bigarren eskuko merkatua Oxirondon

Imanol Gallego 2014ko urr. 17a, 08:15
Oxirondon egiten den Merkatu txikia.

"Badaukazu etxean gauzaren bat trukatu edo saldu nahi zenukeena? Etxean dituzun gauzak inori baliagarri izan dakizkiokeela uste duzu?" Bi galdera erakargarri horien bitartez, jendearen arreta piztu, eta bigarren eskuko azokan parte hartzeko dei egin du Udaleko Gazteria Zerbitzuak.

Azokan, bizikletak, kaskoak, patineteak, patinak, haurrak garraiatzeko motxilak, ume-kotxeak... erosteko edo trukatzeko aukera egongo da. Beraz, interesa dutenek etxean alferrik dituzten materialak saltzeko (salneurria norberak jarri beharko du) eta behar dituztenak erosi edo trukatzeko aukera bikaina izango dute domekan.

Bertan, edozer saldu edo trukatu ahal izango da, betiere bigarren eskuko gauzak badira, edota nork bere lanarekin egindako gaiak. Merkatu txikian ez da produktu berririk onartuko. Ekimen honekin, Oxirondok izan ditzakeen askotariko erabilpenak ere erakutsi nahi dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak