Arnasa hartu du Bergarak, etxean Usurbili irabazita

Xabier Urtzelai 2014ko ira. 28a, 21:31

Badira hiru puntu baino gehiago jokoan dauden partiduak. Eta gezurra badirudi ere, oraindik hiru jardunaldi baino ez dituztelako jokatu, Bergararendako halakoxea zen zapatuko partidua. Iaz nahi baino gehiago kostatu zitzaien mailari eustea, eta aurten ondo hasi nahi zuten, mamuak lehenbailehen uxatzeko.

Bada, etxean lehenengo partidua galdu izanak ez zien lagundu –opari mordoa eginda– eta ezta joan den astean etxetik kanpora ere bigarren porrota jasotzeak ere. Hala, zapatuko partidutik esku hutsik irtetea oso gogorra izango litzateke, ekidin beharreko zerbait zen, eta partidu erosoa jokatuta, lortu zuten helburua. Usurbilek ez zuen aparteko buruko minik eman. 

Machok, faltaz 

Bergara partidua hasi eta berehala hasi zen etxerako lanak egiten. Faltaz egin zuen Iñigo Machok lehenengo gola, 15. minutuan. Bigarren gola, berriz, Eñautek egin zuen (2-0) Eloyren pase baten ostean: "Moralki garaipen honek mesede egingo digu, duda barik. Lehenengo bi partiduak galdu ostean halako garaipen bat behar genuen, egia esateko", adierazi du Aitor Arratek. 

Arnasa hartuta, datorren astean Ostadarren zelaian jokatuko dute: "Fitxaketa on bat egin dute, beste kategoria batzuetan jokatu duen eta esperientzia handia duen Gorka Brit taldean dutelako. Bi partidutan lau gol egin ditu, gertutik zaindu beharko dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak