Erreka auzolanean garbitzeko deia egin dute Bergaran aurten ere

Larraitz Zeberio 2014ko ira. 25a, 07:30

Datorren urriaren 18an, zapatua, Deba errekaren ubidea Bergarako udalerrian garbitzeko auzolana antolatu dute aurten ere. Iaz sortu zen Erreka Garbitzeko Batzordeak antolatu du aurten ere. Horretarako, iaz bezala, "herritarron parte hartzea garrantzitsua" dela adierazi dute. [ARGAZKIAK: ERREKA GARBIKETA DEBAGOIENEAN 2013]

500 lagun behar dituzte. Hala, herritarrak animatu dituzte garbiketan parte hartzera. Urriaren 18an, goizez, egingo da garbiketa, herriko gune ezberdinetan. Goizeko 08:30ean elkartuko dira herriko hiru lekutan: Labegaraietako kiroldegian, San Martin plazan eta Osintxun. Argazkia aterako dute lehenbizi eta handik errekarantz egingo dute, lanera.

San Prudentzio eta Osintxuren arteko erreka tartea garbituko dute eta ekimena zabalik dago umeei, helduei zein edadetuei. Iaz 350 lagunek hartu zuten parte ekimenean, eta helburua aurten kopuru hori gainditzea da. "Iaz zabor pilota atera genuen eta ikusten baduzu, pixka bat gehiago zaintzen duzu", adierazi du Erreka Garbitzen Batzordeko Uxue Zabaletak. "Karruak, patineteak, erruberak, ziburuak... atera genuen denetik eta konturatzen zara zer dagoen errekan. Gauza piloa dago eta ez da ikusten".

Batutako zaborra San Martin plazan pilatuko dute talde guztiek, herritarren bistara gera dadin. Eta, behin han, 13:30ean, "zer jan eta edan" egongo dela adierazi dute antolatzaileek.

Kontzientziazio lanari ere garrantzia handia ematen diote antolatzaileek: "Uste dut zeharka kontzientziatu egiten zarela eta umeak —eta ez umeak— konturatzen dira zer dagoen eta zer egin behar dugun hori ez gertatzeko. Zer edo zer bota behar baduzu errekara bi bider pentsatzen duzu".

Izenematea aurrez

Aseguru kontuak direla-eta, ezinbestekoa da izen ematea. Horretarako hainbat bide zehaztu dituzte:

  • Udaltzainetan, Kultur Etxean edo Agorrosinen egongo diren inprimakiak betez.
  • Helbide honetara idatziz: errekagarbitzeko@gmail.com
  • Formulario hau betez.

Hauxe adierazi dute bultzatzaileek: "Asmoaren berri zure inguruan zabaldu, faborez. Iaz asko elkartu ginen, baina, halere, leku batzuetan motz geratu ginen… Gero eta gehiago elkartu, lan gutxiago, giro aberatsagoa eta hobeto ibiliko gara!".

Eta horren erakusle, honako bideo hau:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak