Bihar egingo dute Bergarako kartzela zaharrean ikasturteko lehenengo asanblada

Miren Arregi Amasorrain 2014ko ira. 25a, 07:00

“Jende Txiki askok leku txikietan gauza txikiak eginez mundua alda” dezaketela sinisten dute Bergarako gaztetxeko kideek eta horregatik, bihar egingo duten asanbladara ahalik eta herritar gehien hurbiltzea da euren nahia. Ikasturteko lehena izango da, 19:00retan egingo da kartzela zaharrean eta gaztetxetik ahalegin berezia egiten ari dira, esandako moduan, asanblada masiboa izan dadin.

Ikasturteko mapa bihar egituratuko bada ere, dagoeneko badira aurreratu daitezkeen proiektuak: esaterako, haur eta gurasoen asanblada; esperientziak partekatu eta gai horrekin lotutako behar desberdinetara egokitutako erantzunak ematen ahaleginduko dena. Hilabeteko lehen domekan elkartuko dira eta irekia da, noski.

Koplabarik Bertso eskola da kartzela zaharreko beste proiektuetako bat. Aurten ere, hamabostean behin elkartuko dira, eguaztenetan, 19:30ean. Atzo egin zuten lehenengo saioa.

Indartsu dator zinekluba ikasturte berrian. Dynamo zineklubak, hilabeteko lehen domekan egingo ditu saioak. Urriaren 7an izango da lehenengo Saioa.

Auzolanean teilatua konpondu

Bien bitartean ez daude geldi Bergarako gaztetxean. Orain bertan, esaterako, teilatua konpontzen dihardute eta txukun ari da gelditzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak