Sanmartinak Bergaran

Danborradak gaur eta bihar San Martin jaietan Bergaran

Eneko Azkarate 2014ko ira. 15a, 14:52

Zapatuko azoka da San Martinetako ekitaldi nagusietako bat eta aurten ere, eguraldia lagun, jende dezente izan da. Baina gaur, astelehena, eta bihar, San Martin Agirre eguna, ere badira jaietako egun garrantzitsuak. Nagusien danborrada da gaur eta umeena, bihar.

Nagusien danborrada 22:30ean izango da. Berrikuntza bi egongo dira aurten: batetik, ez da heriotzaren errepresentaziorik egingo azken bi urteetan bezala; izan ere, zenbait kideren senitarteko baten heriotza dela eta, ezin izan da entsegurik antolatu. Bai egingo dena da amaierako Nagasaki 1597 dantza.

Bestetik, 68 gazte berri aterako dira danborradan; batzuk Artekaleko Pizzeriakuak izeneko konpainia berrian aterako dira; beste batzuk, gazteen konpainian. Hori horrela, aurten, guztira, bederatzi konpainiak osatuko dute danborrada: Artatse, Aritzeta, Barrikak, Danbor-joleak, Zuloa, Urdinak, San Joxepe, Gazteak eta Artekaleko Pizzeriakuak.

Umeen danborrada martitzenean, San Martin Eguna, izango da, 18:30ean, ohi bezala.

Hemen, egitaraua:

 

Astelehena 15

22:30 NAGUSIEN DANBORRADAren irteera. Ibilbidea: Kultura etxea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraizkozuri, Herrilagunak, Domingo Irala, Irizar, Barrenkale, San Martin plaza, Bidekurutzeta, San Pedro, Artekale, Arruriaga, Barrenkale, San Martin plaza.

23:30 SAN MARTINEN ERREPRESENTAZIOA Udal Musika Bandaren laguntzarekin San Martin plazan.

00:15 DANTZALDIA Joselu Anaiak taldearekin San Martin plazan.

 

Martitzena 16 (San Martin Agirre eguna)

08:30 DIANA, Udal Txistulari Bandarekin.

09:00 SOKAMUTURRA, Barrenkale eta San Martin plazan. 16 urtetik beherakoek debekatuta dute sokamuturrean parte hartzea.

11:15 KALEJIRA Udal Musika Bandarekin.

11:30 ERREKORTADORE ESKOLA IBILTARIA Seminarioan.

12:30 Udal Musika Bandaren KONTZERTUA San Martin plazan.
    
PUENTEAREAS (Pasodoble). R. Soutullo
EL BARBERO DE SEVILLA (Obertura) G. Rossini
NAGASAKI 1597. M. Gz. Bastid) M. Gz. Bastida
BRAVE (Soinu Banda) P. Doyle.
LOUIS ARMSTRONG MEDLEY. N. Iwai
Zuzendaria: Alfredo Gz. Chirlaque

18:30 HAURREN DANBORRADA. Ibilbidea: Kultura etxea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraizkozuri, Herrilagunak, Domingo Irala, Irizar, Barrenkale, San Martin plaza.

19:30 HERRIXA DANTZAN San Martin plazan.

22:00 SUZKO ERRUBERAK Agorrosinen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak