Baserri bertsopoteoa, koadrilen arteko bazkaria, futbolin eta ping-pong txapelketak, marmitako txapelketa, herri afaria... Herritarrendako eguna izan zen atzokoa (zapatua) Osintxun. Jon Olivares auzo-alkateak esan zigunez, egubakoitzeko kontzertuekin jende asko etortzen da kanpotik, eta zapatua herritarrendako eguna bihurtu da azken urteotan. Herritarrek herritarrekin disfrutatzeko eguna, beraz.
Gaur, domeka, bukatuko dira Osintxuko jaiak. Hemen duzue egitaraua:
Abuztuak 31, domeka
11:30 Kalejira Bergarako trikitilariekin.
12:00 Meza nagusia eta karitate banaketa.
13:00 Gorriti eta bere abereak.
17:00 Pilota partida bikainak.
20:00 Buruhandiak eta jaien amaiera lehen mailako poteo kolosalarekin.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak