Astelehenean hasiko dira danborradetarako entseguak

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko abu. 28a, 13:21
Umeak entseatzen Pello Garitanoren aginduetara.

Gero eta gertuago daude San Martin jaiak, eta horrekin batera ume zein nagusien danborradak. Hain zuzen, astelehenean, irailaren 1ean, hasiko dira bien ala bien entseguak.

Entsegu egunak izango dira irailaren 1a, 2a, 3a, 8a, 9a eta 10a, hau da, iraileko lehenengo bi asteetako astelehen, martitzen eta eguaztenak.

Umeen kasuan 19:00etan hasiko dira –4 urtetik gorakoek har dezakete parte– eta nagusien entseguak, berriz, 20:00etan, Seminarioko karpan.

Udaletik gogora ekarri nahi dute gerrikoa eraman behar dela entseguetara danborra lotu ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak