Forma eta formaren kontrako burruka

Imanol Gallego 2014ko abu. 22a, 12:20
Iñaki Olazabal Aroztegi aretoan.

Iñaki Olazabalek Bergarako Aroztegi aretora ekarri duen erakusketa berezia da oso. Eskulturek ez dute ezeren antzik, baina telefonoz hitz egitean boligrafoarekin inolako asmorik gabe paper gainean egiten direnen antza dute.

Eskulturek formetara jotzen dutela esatea tontakeri bat dirudien arren, kasu honetan ez da horrela gertatzen. Olazabalen lanak zer diren ezagutu ez arren, arrotza ez den zerbaiten antza dute.

Aroztegin erraz ikusten da formaren kontrako borroka. Lanak banan-banan begiratuz gero, azareak eta egilearen ekintza ez guztiz kontrolatuak sortzen dituen orbanak, marrak, itzalak eta koloreak bolumenen kontrako iraultza dirudite. Olazabalen lana ezin da begirada azkar batean ulertu, espazioak, inguruak eta gainontzeko lanek, bere obra eraldatzen dute-eta.

Erakusketa irailaren 7a arte zabalik egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak