Azaro erdialderako prest, Mekolalde zubiaren lotunea

Imanol Gallego 2014ko abu. 22a, 10:41

Urtetan geldi egon eta gero, Mekolaldeko zubia eta GI-627 errepidea lotuko dituen bidegurutzea egiteko lanak erritmo onean doaz.

Zubi parean bidegurutzeak beharko dituen lau bideak sartzeko, zubiaren parean dagoen mendiari zati bat kendu diote. Horrez gain, zubiaren sarrera nahiz irteera bideak, Deba ibaiaren hertz gainetik igaroko dira.

Maiatzean hasi zituzten obrak Mekolalden eta itxurari erreparatuz, hilabete hauetan aurrerapen handiak egin direla ikusten, hala ere behargin batek azaldu moduan, oraindik begi-bistan ez dauden lan asko falta dira. Obra honetan udalak kudeaketa ardurak besterik ez ditu egingo, bidegurutzea bere osotasunean industrial guneko enpresek ordainduko dute-eta.

Obrak bere osotasunean 400.000 euro pasatxoko kostua dauka, eta udaletik azaldu moduan, lanen ardura duen UTE Mekolade enpresak 180 egun natural, sei hilabete, izango ditu bidegurutze berria bukatzeko. Hortaz, epe guztiak betetzen badira, lotunea azarorako bukatua egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak