Agur Euskadi Fundazioaren profesional mailako txirrindulari taldeari

Imanol Gallego 2014ko abu. 20a, 14:04

22 urteren ostean Euskadi Fundazioaren taldeak, pasa den astean, Burgosko itzulia amaitu eta gero, agur esan zion txirrindularitza profesionalari.

Burgosko itzulia izan da taldearen azken txapelketa. 1994tik, Euskadi Txirrindulari Elkarteak 73 euskal edo Euskal Herrian hazitako txirrindulariri eman die profesional izateko aukera, eta 181 garaipen eskuratu ditu. Une honetatik aurrera, formakuntza lanarekin jarraituko du Euskadik, orain baina, afizionatu mailan.

Zaleek eta txirrindulari profesionalek tristuraz hartu dute jakina zen agur hau, tartean, bertako txirrindularia zen Mikel Aristi bergararra. Denboraldia oraindik ez da amaitu eta Aristik barruan duen artegatasuna alde batera utzi eta falta zaizkion konpromisoetan zentratu beharra dauka.Bergarakoak bere etorkizuna airean duen arren, bizikleta gainean jarraitzeko asmoa dauka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak