Turisten bisita ugari, Bergaran

Ubane Madera 2014ko abu. 9a, 08:00
Turistak Bergarako Udaletxe aurrean.

Gaur (zapatua), San Pedro parrokia bisitatzeko hitzordua (11:00) du eginda Bergarako Udalak abuzturako antolatutako eskaintzaren barruan. Edozelan ere, egunero dago herriaren gune monumentala ikusteko aukera, eta bertako turismo bulegotik esandakoaren arabera, egunero dago talderen bat aukera aprobetxatzen duena.

"Gehienak kataluniarrak dira, senar-emazte nagusi samarrak. Egia esan, hona etortzen diren turistek ez dute espero Bergaran aurkitzen duten ondarea. Datoz Bergara leku estrategikoa delako eta gidetan-eta azaltzen delako, baina ez dute espero halako aberastasuna aurkitzerik", kontatu du Alaia Aberasturik, Bergarako Turismo bulegoko langileak.

Egunean bertan

Hala, eta ezaugarri hori abiapuntu, bisita gehienak egunean bertan sortzen eta antolatzen direla adierazi du Aberasturik, Bergarara joaten diren turistek dagoen eskaintza momentuan bertan aprobetxatzen dutelako, aldez aurretik izena eman barik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak