Bergarako San Antonio auzoko eraikin zaharrenak bota egingo dituzte

Ubane Madera 2014ko uzt. 28a, 17:00
San Antonio auzoko eraikin zaharkituak botako ditu Bergarako Udalak.

Bergarako Udalak San Antonio auzoko 4 eta 6 zenbakietako eraikinak erosi egingo ditu, bi horiek eta La Flor izenekoa botatzeko asmoarekin. Hiru eraikinok ordenazioz kanpo daudela-eta hartu dute erabakia. Izan ere, San Antonio-Urteaga eremua eraberritu egin gura du Udalak.

Hain justu ere, hiru eraikinok irailaren erdirako botako dituela iragarri du Bergarako Udalak, San Martin jaietarako, hain justu. Behin "zaharkitutako" eraikinok botata, esparru horretan ez da beste ezer eraikiko, Bergarako Egitamu Orokorrean aurreikusita dagoenari jarraituz.

Oinezkoak, seguruago

Izan ere, La Flor izeneko eraikina botata, San Antoniotik Mugertzara doan errepidea zabaltzeaz gainera, oinezkoen segurtasuna hobeto bermatuko da. Bestalde, Deba ibaiaren ertzean dauden bost eraikinetatik bi botata, ingurua argitzeko eta etorkizun laburrean izango dena ikusteko lehen urratsa emango du Bergarako Udalak.

Orain erosiko dituen eraikinez gainera, San Antonio-Urtega eremuko eraberritzea gauzatu ahal izateko, aldez aurretik beste bi eraikin ere erostea erabaki zuen Bergarako Udala: San Antonio 2 eta 10 zenbakietan daudenak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak