Beti Bustiko infantilak lan ona eginda itzuli dira Espainiako Slalom kopatik

Jon Berezibar 2014ko uzt. 22a, 09:00

Bergarako Beti Busti piraguismo taldeko infantilak Espainiako Promesa Gazteen Slalom Kopan lehiatu dira asteburuan Lleidan (Katalunia). Estatutik jokatu zuten 11 taldeen artean, Beti Bustik hirugarren postua eskuratu du.

Indibidualki C2 modalitatean Iker Manso eta Unai Otadui piragualariek lehen postua eskuratu zuten; K1 delakoan, mutiletan Mikel Zubizarretak bigarren postua, Unai Otaduik laugarrena, Julio Narbaiza  bostgarren izan zen, Iker Manso 12. eta Ander Lasa 18. izan zen. Nesketan,  Miren Mugizu, bai K1 eta C1 modalitateetan, bigarrena izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak