Osintxuko sarrera itxita euriagatik

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko mar. 16a, 13:05
Bergaratik Osintxurako sarrera-irteera itxita dago eurijasaren ondorioz. Ur-baltsa handia sortu da eta udaltzainek itxi egin dute sarrera hori. Hortaz, auzora sartu zein handik irtetzeko, auzoaren beste muturrean dagoen sarrera-irteera erabili beharko da. Sarrerako ur-baltsa horrez gain, auzorako errepidean aurrera egin eta 200 bat metrora zuhaitza ere erori da errepidera eta bidea erabat itxi du. Batean zein bestean Ul brigadako langileak lanean dihardute errepidea ahalik eta azkarren zabaltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak