Askotariko ikastaroak Azaroa eta Abendurako

Eñaut Abarrategi 2013ko aza. 8a, 20:01

Bergarako Udalak eta Bizikasi zerbitzuak antolatuta, askotariko ikastaroak egongo dira datozen asteetan. Batetik, oinarrizko argazkilaritza ikastaroa egongo da gaur hasi eta abenduaren 4ra arte. Bestetik, Photoshop bidezko argazkilaritza ikastaroa egongo da. Hastapen maila abenduaren 2tik urtarrilaren 2ra izango da. Sakontze maila, berriz, urtarrilaren 13tik 23ra izango da 19:00etatik 21:00etara, astelehenetik eguenera, Miguel Altunan. 

Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa egongo da gaur hasi eta abenduaren 4ra arte, 24 orduko ikastaroa izango da, 19:15etik 21:15era, Pol-Pol argazki taldearen egoitzan eta prezioa 50 euro dira –30 ikasle, erretiratu eta langabetuendako–. 

Bestetik, Photoshop bidezko argazkilaritza ikastaroa egongo da. Hastapen maila abenduaren 2tik urtarrilaren 2ra izango da, 19:00etatik 21:00etara, astelehenetik eguenera, Miguel Altunan. Sakontze maila, berriz, urtarrilaren 13tik 23ra izango da 19:00etatik 21:00etara, astelehenetik eguenera, Miguel Altunan. Bietan ala bietan prezioa 40 eurokoa da, –30 euro ikasle, erretiratu eta langabetuendako– eta izena kultura etxean eman daiteke. 

Bi ikastaroetan izena emanez gero, prezioa 60 eurokoa izango da –50 euro ikasle, erretiratu eta langabetuendako–. Plaza mugatuak izango dira eta lehentasuna izango dute herrikoek.

Honekin batera, beste hainbat ekintza egingo dira:

Elikagaiak nola manipulatu

Elikagaien manipulatzaile agiria eskuratzeko ikastaroa ere antolatu dute, 7 ordukoa. Hil bukaeran egingo da –egunak zehazteko daude–, bi egunetan. Langileek eman dezakete izena, dohain, Bizikasin (943 76 93 94).

Kustomizazio ikastaroa 

Anezka dendan kustomizazio ikastaroa egiteko aukera ere egongo da. Eskolak azaroaren 19an eta 26an eta abenduaren 3an, 10ean eta 17an izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Interesa duen edonork eman dezake izena Bizikasin (943 76 93 94) –plaza mugatuak daude– eta prezioa 15 euro dira.

Ahozko komunikazioa lantzen 

Ahozko komunikazioan hastapenak delako ikastaroa ere egongo da eta, besteak beste, ipuin kontaketa eta jendaurreko aurkezpenak nola egin landuko da. Eskolak Miguel Altunan izango dira azaroaren 20an eta 27an eta abenduaren 4an eta 11n, 18:00etatik 20:00etara. Irakaslea Amaia Arriaran izango da. Prezioa 10 euro dira eta izena Bizikasin eman daiteke (943 76 93 94).

Oinarrizko informatika 

Windows, Word eta Internet nola erabili ere irakatsiko dute. Eskolak azaroaren 18tik abenduaren 12ra izango dira. 40 orduko ikastaroa izango da eta izena Bizikasin eman daiteke (943 76 93 94).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak