Bergara Garbiak hondakinen bilketari buruzko kontsulta egingo du

Imanol Gallego 2013ko urr. 15a, 19:38

Bergara Garbiak atzo iluntzean ehunka pertsonen aurrean Bergarako San Martin plazan iragarri zuenez, hondakinen sistemari buruzko kontsulta egingo du azaroaren 9an eta 10ean. Herri galdeketa horren zehaztasunak aste honetan jakitera emango dituztela gaineratu zuten.

Bergara Garbiako kideek egindako agerraldian "malgutasun eza" salatu zuten, "hondakinen mahaia apurtu eta hasieratik pentsatuta zuten sistema mistoa ezartzea erabaki dutelako". Euren esanetan, "gehiengoak gaitzesten duen sistemaren eta ezarritako inposaketaren aurka" daude eta "Udalaren immobilismoaren" kontra "erreferenduma" deitu zuten.

Galdeketa, azaroaren 9an, zapatuan, eta 10ean, domekan, egingo dute eta bergararrei botoa ematera joateko dei egin zieten.

Agerraldi berean 5. edukiontziaren aldeko aldarria ere egin zuten.

Gaur goizean, plataformako kideek, atzoko agerraldian parte hartu zuten guztiei eskerrak eman dizkie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak