Bergaran hiri hondakinen bilketa moduak zehazteko parte-hartze saioak abian

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko mar. 6a, 15:05

Atzo, martitzena, egin zuten lehen bilera. Errefusa eta organikoa atez ate batuko direla erabakita dago, baina paperaren eta ontzi arinen bilketa nola egin herritarrek erabakiko dute, atzo hasitako saio horietan.

Ipintza institutuan egin zuten lehen batzar hori, Matxiategi, San Lorentzo eta Zubieta aldeko bizilagunei zuzenduta. Euskaraz eta gazteleraz, hizkuntzaren arabera banatutako bi gelatan, 150 bat lagun batu ziren eta informazio bulegoko informatzaileen eta bi zinegotziren ahotik entzun zituzten azalpenak.

Adibide errealetan oinarritu zituzten azalpenak.

Udaletik azaldu dutenez, oro har, ondo joan ziren batzarrak, nahiz eta gaztelerazko taldean herritar batzuk altxatu eta joan egin ziren, errefusa eta organikoa atez ate batzea erabakita dagoela entzun zutenean.

Atzokoaz gain, beste sei bilera egingo dituzte. Hilaren 14ª bitartean. Hemen, egutegia:

  • Gaur, eguaztena, 18:30ean, Aranzadi ikastolan, Bolu, Burdiñate eta frontoi inguruko bizilagunei zuzenduta.
  • Bihar, eguena, 10:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, herritar guztientzako bilera irekia; eta 18:30ean, Aranzadi ikastolan, Ibargarai, Torrekua, Espoloia eta Zabalotegi ingurukoentzat.
  • Martxoak 12, martitzena, 18:30ean, Labegaraietan, San Antoniotik Labegaraietara artekoei zuzenduta.
  • Martxoak 13, eguaztena, 18:30ean, Aranzadi ikastolan, Alde zaharrekoentzako saioa.
  • Martxoak 14, eguena, 18:30ean, Osintxun, auzotarrei zuzenduta.

Bilerara batutakoak, saioa hasteko zain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak