Udaberri gosez, lore bila atera ziren bergararrak atzo

Jon Berezibar 2013ko ots. 17a, 14:15

Zuhaitz Azoka egin zuten zapatuan Bergaran, San Martin plazan. Eguzkiak argituta, eta aspaldiko epel puntuarekin, kolore festa izan zen hura.

Neguak oraindik guztiz bereak egin ez baditu ere, zapatu goiz eguzkitsua aliatu ezin hobea izan zen azokaren arrakastarako. Hogei bat postu egon ziren eta bitxikeria eta kapritxo ugari ere aurki zitekeen sasoiko nartziso, ziklamen eta hiazintoekin batera. Kaktus bereziak, aleo verak eta mota guztietako bonsaiek kuriosoenen begiradak erakarri zituzten. Eta saltzaileak ere pozik, salmenta aldetik azoka egun ona izan baitzen, "aurreko asteetan ez bezala", azaltzen zutenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak