Bergara Garbia plataformak herri kontsultaren beharra berretsi du

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko aza. 30a, 11:38

Bilduk gidatzen duen Udala "atez ateko bilketa sistema inposatu nahian" dabilela uste dute, "bostgarren edukiontziaren alde jasotako 4.961 sinadurei bizkarra emanez eta jasanezina den sistema bat dela argi geratu den arren".

Atez Ate ez, 5 edukiontziari bai, herri plataforma, hots, Bergara Garbia, 5. edukiontziaren ezarpenaren alde egiteko jaio zela azaltzen dute erredakziora bidalitako oharrean: "Bostgarren edukiontziaren ezarpenaren alde egiteko jaio zen, zaborrak biltzeko era merke, garbi eta sozialki jasangarriena delako. Inposatu nahi diguten atez ateko sistema, garesti, estetikoki itxusia, higienikoki zikina eta jasangaitzaren aurrean. Eta guzti hori, gure zaborrak zabortegian amaitzeko, justu Europak deuseztatu nahi duena".

Bergara Garbia Gipuzkoako plataformen koordinazioko partaide ere badela azaltzen dute, eta "bergararroi inposaketak sortarazitako desadostazun eta egonezinaren errefleju izateko" lanean diharduela.

Bilduk gidatzen duen Bergarako Udalak, "atez ateko bilketa sistema inposatu nahian" dabilela ere uste dute,  "bostgarren edukiontziaren alde jasotako 4.961 sinadurei bizkarra emanez eta jasanezina den sistema bat dela argi geratu den arren".

Eta gehitzen dute: "Bilduk bere burua partehartzaile demokratikotzat duen arren, oraingoan, autoritarismoa eta inposaketa da duen lege bakarra, baina ez legoke gaizki, predikatzen duten hori praktikan jarriko balute".

Amaitzeko diote: "Egun hauetan, atez atekoari buruzko aholkuak eta Zero Zaborraren abantailak saltzen hasiko dira. Atez Ate ez, 5 edukiontziari bai, herri plataformak, Bergarako herriaren desadostasuna erakutsi nahi du, eta horretarako, Bilduk predikatzen duena eskatzen dugu, herri kontsulta bat! Herriak hitz egin beharra dauka! Herri kontsultaren alde!".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak