Beti-Bustik bigarren postua lortu zuen atzo Osintxun

Arritxu Barruso 2012ko urr. 7a, 13:21

Denboraldi hasiera "historikoa" egin du Beti-Bustik elkarteko Kuxi-ren esanetan: "Santiagotarrak bezalako talde indartsuari aurrea hartu diogu eta lehenengo aldiz talde moduan bigarren postua eskuratu dugu". Bergararrek lan bikaina egin zuten infantilen K-1 kategorian. Ordezkari gehien zituzten bertan eta podiumeko lehengo bi postuak eskuratzea lortu zuten. Lehenengoa Mikel Zubizarretaretzat izan zen eta bigarren postua Unai Otaduirentzat. Neskak ere fin ibili ziren eta Leire Ugaldek, esaterako, bigarren amaitu zuen infantilen K-1 kategorian.

2012-2013 denboraldiari hasiera eman zitzaion atzo Osintxun egindako txapelketarekin. Dena dela, hori ez zen izan lehiaketaren helburu bakarra. Osintxu girotu eta zerbait ezberdina egitea nahi izan zen: "Osintxuarrek egin dute hau guztia posible eta pozik gaude horregatik", adierazi zigun Kuxi-k. Eta baita lortu ere. Piraguek, piraguistek eta horien lagun eta familiartekoek Osintxu bete egin zuten eta eguerdian, sari banaketan, herriko plazan giro ederra sortu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak