Beñat Etxabek 8. postuan bukatu du denboraldia

Ander Monedero 2012ko urr. 1a, 10:42

Denboraldiko azkenengo lasterketa izan zuten zapatu arratsaldean Urretxun Lokatzako txirrindulariek. Lasterketaren lehenengo kilometroetan 11 txirrindulariz osatutako ihesaldia izan zen eta, tartean, Lokatza taldeko Jokin Etxabe, Jon Arantzabal eta Julen Irizar. Lasterketaren aurrealdean talde lan handia egin zuten bergararrek, baina azken kilometroetan, mendateak hasi ziren momentuan, tropelak iheslariak harrapatu eta ziklista denak helmugara batera sartu ziren. Nahiz eta Lokatzako hiru txirrindulariak zuten abantaila galdu, talde lan ona egin zuten, izan ere, Beñat Etxabek bosgarren lekuan bukatu zuen lasterketa. 

Bosgarren postuari esker, Etxabek Udazkeneko Kriteriumeko zortzigarren postua mantentzea lortu du, denboraldia forma onean bukatu duela erakutsi du.

Azarora arte, oporrak

Udazkeneko Kriteriuma bukatuta, txirrindulariek agur esan diote denboraldiari. Lokatzako entrenatzailearen esanetan, txirrindulari bergararrek denboraldi polita egin dute eta azken lasterketara forma onean bukatu dutela azpimarratu du. Orain, ziklista bergararrek azarora arte jai izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak