Josetxo Muniategiren mutilek ezin izan zituzten ligako lehen bi puntuak eskuratu

Ander Monedero 2012ko urr. 1a, 10:38

Azken minutuan puntu bat galdu zuen Bergarak (24-24) El Pilarreko jokalariak etxekoak baino argiago ibili ziren.

Nahiz eta partidua hasieratik menderatu, Soraluze Bergara Kirol Elkarteak ezin izan zituen ligako lehenengo bi puntuak eskuratu eta bakarrarekin konformatu beharko dute. Lehen zatian, Josetxo Muniategiren mutilek Gasteizeko El Pilarreko jokalariak baino askoz ere hobeto jokatu zuten, eta ez zuten markagailuan aurre hartzeko arazorik izan. Bergararrek lehenengo minutuetan hiru goleko aldea atera zuten eta lehenengo zatiaren bukaerara arte aldea mantentzea lortu zuten (14-11).

Etxeko taldeak bigarren zatiaren hasieran, lehenengoan egindako joko onarekin jarraitu zuen, baina minutuek aurrera egin ahala, erasoan kale egiten hasi,   eta El Pilarreko jokalariek markagailuan aldea murrizteko aprobetxatu zuten. Kanpoko taldeak, uneoro jokoa geldituz erakutsi zuen beteranotasuna, eta etxeko jokalariak tranpa horretan erori eta jokoan zuten nagusitasunak alde egin zuen. Gauzak horrela, 45. minuturako El Pilarrek bergararren hiru goleko aldearekin bukatu zuen.

Momentu horretan, talde mahoneroak bere indarra erakutsi eta berriz ere markagailuan aurre hartzea lortu zuen. Bi goletako aldea lortu zuen eta errenta hori partiduaren azken bost minutuetaraino mantendu zuten. Momentu horretan, El Pilarreko jokalariak jokoa gelditzen hasi ziren eta bergararrek berriz ere kontzentrazioa galdu zuten. Partidua bukatzeko minutu eta erdi baino geratzen ez zenean, arbitroak penalti bat adierazi eta bergarako jokalari bat kaleratu zuen. Gasteiztarrek aukera hori aprobetxatu eta partidua berdindu zuten. Bergararrek, jokalari bat gutxiagorekin gola sartzen saiatu ziren, baina kanpotarrek faltak egiten eragotzi egin zuten.

Irabazten hastea, garrantzitsua

Josetxo Muniategiren esanetan, ligako lehenengo partidua etxean irabazteak garrantzi handia du, baina talde bergararra helburu horren atarian geratu zen. Entrenatzaileak jokalariengan erritmo falta ikusi zuen eta partiduak jokatu ahala fisikoki hobetuko dutela uste du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak