Deskontuan sartutako gol bati esker irabazi zuen Bergarak (1-0)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ira. 30a, 23:05

Denboraldiko bigarren garaipena lortzeko gogotik izerditu behar izan zuen Bergarak zapatuan. Izan ere, norgehiagoka parekatua izan zen Aurrera Ondarroaren aurka jokatutakoa. Partiduak ez zuen jabe argirik izan eta ate aurrean izandako aukerei dagokienez nahiko parekatuta aritu ziren bi taldeak; talde bakoitzak bi edo hiru argi izan zituen gutxienez. Horien artean aipatzekoa da Bergarako aurrelari batek langara bidali zuen baloia.

Bada, norgehiagoka berdinketarekin amaitu behar zela zirudienean, estrategia jokaldi baten heldu zen etxekoen gola. Arauzko denbora gaindituta zela heldu zen, korner baten. Julen Iñurrategi atzelariak burukada eder batekin sareetara bidali zuen baloia.  

Bi taldeak, oso lehiakorrak

Nicasio Galan Neka Bergarako entrenatzailearen arabera, asko borrokatutako partidua izan zen. Ondarroako taldea goraipatu zuen: "Oso talde lehiakorra da, asko borrokatzen duena. Ez dute asko nabarmentzen den jokalaririk baina talde moduan oso ondo funtzionatzen dute. Irabazteko talde zaila da".

Bergara, baina, ez da kikiltzen den taldea: "Defentsa lan ederra egin dugu. Eta maila honetan bereziki garrantzitsua da atzean ondo aritzea". Estatistikek defentsako lan ona berresten dute, Bergarak hiru partidutan gol bakarra jaso du-eta. Datorren jardunaldian derbia jokatuko dute Aretxabaletaren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak