Soraluce BKEk plazara atera du harrobia

Xabier Urtzelai 2012ko ira. 15a, 21:33

San Martin jaiak aprobetxatuta Soraluce BKE saskibaloi Taldeak 2012/2013 denboraldiko taldeak aurkeztu ditu San Martin plazan. Klubaren indar erakustaldia izan da, egia esan, guztira 150 neska-mutiko baino gehiago igo direlako taulara, hamaika taldetan banatuta: "Klub moduan hazten jarraitzea da asmoa, indar osoa harrobian zentratuta".

Mikrofonoa eskuan, gaur arratsaldean Alex Gardoki ez da klubaren kirol gestioa egiteaz arduratu, eta bai jokalariak banan-banan aurkezteaz. 17:30ean hasita, puntual, elastiko urdina defendatuko duten saskibaloi jokalari guztiak igo diren taulara, euren entrenatzaileez lagunduta. Guztira hamaika talde izango dira, eta taldeko ordezkari Marian Melladok adierazi moduan, pozgarria da, besteak beste, infantil mailan emakumezkoen bi talde izatea, eta beste horrenbeste kadete mailan: "Gizonezkoen senior mailako taldeak kategoriari eutsi zion izan, eta mailaz igo ostean ez zen helburu erraza izan. Aurten ere asmo berarekin hasiko dute denboraldia, baina lehenengo taldeaz batera behekoak ere zaindu nahi ditugu. Hala, oso pozgarria da emakumezkoen lau talde izatea".

Taldeak banaka aurkeztu ostean etorri da familia erretratua egiteko txanda. Eta hor, nahikoa lan denak erretratuan sartzeko. Kontuan izan, bestalde, astelehenean Bergara Kirol Elkarteko eskubaloiko, futboleko eta saskibaloiko elkarteek batera aurkeztuko dituztela euren harrobiak lantzeko proiektuak, saskibaloi eskola, futbol eskola eta eskubaloi eskolarekin.

Hemen taldeen erretratuak:

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak