Patxi Ugaldek Europako txapelketarako txartela lortu du

Mireia Bikuña 2012ko abu. 17a, 13:00

Beti Busti taldeko bergararrak ur-amiletako txapelketan parte hartuko du irailean, Eslovenian. Txartela Leridan jokatutako Espainiako txapelketan eskuratu du. Bigarren sailkatu zen Ugalde gazte mailan eta K-1 modalitatean. Segre ibaian lehiatu zen 150 piraguistekin. Tartean egon ziren Londresko Joko Olinpikoetan egondako Maialen Chourraut, Ander Elosegi eta Samu Hernanz.

Beti Bustiko hiru ordezkari egon ziren Espainiako Txapelketan, eta hirurak sailkatu ziren finalerako. Patxi Ugaldek lortutako zilarrezko dominaz gain, Aritz Gimbert 16. sailkatu zen gazte mailan. Aldiz, beteranoetan, Kuxi Gallastegi bederatzigarrena izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak