San Juan auzoan jaiak, gaurtik

Edu Mendibil 2012ko eka. 21a, 11:00

Obieta elkartea, San Juan Erreka elkartea eta Tartufo jatetxearen eskutik, San Juan auzoan jaiak izango dituzte gaurtik. Udalaren laguntzaz egitarau zabala prestatu dute auzotarrek.

Gaur, eguena, ortuen lehiaketara aurkeztutakoak izango ditu aztergai Jai Batzordeak osatutako epaimahaiak eta gauerako poker txapelketa iragarrita dago Tartufon, 20:00etan.

Jaiek aste bukaeran egingo dute aurrera. Bihar, egubakoitza, Garate eta Azkaiter Peloxekin kontzertua izango da Tartufon, 22:00etan, eta zapatuan, 11:00etatik aurrera, patinetean ibiltzen ikasteko aukera izango dute gaztetxoek eta, aldi berean, jolasak eta bestelakoak izango dira San Juanen. Arratsaldean, berriz, txopo jasotzea egingo dute 19:00etan eta ondoren trikitilariek lagundutako auzo poteoa egongo da. Jarraian, 21:00ak aldera, San Juan suak piztuko dituzte auzoko baserrietan eta 22:00etan herri afaria iragarrita dago Tartufon. Izen-ematea jatetxean bertan edo San Juan elkartean egin daiteke.


Lore sorta eta ortu lehiaketak
Domekan, San Juan egunean, 12:00etan meza izango da auzoko ermitan eta jarraian luntxa San Juan elkartean, trikitilarien parte hartzearekin. Eguerdiko ordu batean I. Lore sorta lehiaketa egingo da. Lora sortak egiterakoan ohitura zaharrak kontuan hartu ote diren baloratuko du epaimahaiak. Auzoko zaharrenari omenaldia egingo diote 13:15ean eta segidan II. Ortu Lehiaketako sari banaketa egingo da. Iaz, Aurelio Ot ezaguna izan zen irabazlea. Jaiei bukaera emateko, erretiratuen bazkaria izango da domekan Tartufon. Auzotarrek San Juanera hurbiltzeko gonbidapena luzatu diete herritar guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak