Denboraldiari bukaera borobila emango dio Txapa irratiak

Maider Arregi 2012ko eka. 22a, 10:26

Txapa irrati libreak antolaturiko emanaldien baitan, N.C.C , Lobo Electrico, Safety Pins eta Screamin’ Targets taldeak Bergarako gaztetxean zuzenean izango dira zapatuan, San Joan bizperan, 22:30ean hasita. Kontzertuak entzuteko aukera izango dira Txapa irratiaren bitartez: FM-an, 97.25 frekuentzian sintonizatuta Bergara inguruetan; Internet bidez, www.txapairratia.org webgunearen bidez.

Nuevo Catecismo

Catolico NCC talde donostiarra, Euskal Herrian egin den punkrock musikaren adierazle nagusitakoa dugu. 1992. urtean sortu zirenetik etengabeko aldaketak izan dituzte formazioan, baina taldea beti mantendu izan da bizirik. Europako eta AEBetako iraganeko korronteak barneratuta, moda guztien kontra beraien bidea irmo finkatu eta taldea berrasmatzeko gai izan dira. Are gehiago, urteek on egin diete. Bolada luze batez taldea geldirik egon bada ere, 20 urte beteko dituen 2012 honetan indarberrituta dator NCC.


Screamin’ Targets

Power pop-rockabillya egiten duen taldea dugu. 2010eko erdialdean sortu zuten NCC-ko Arturo Ibañez (gitarrak) eta Arturo Zumalabek (bateriak) Lily and The Tomboys-eko Beñat Bergarak (baxuak) eta Supertrooper-eko Gigi Peligrok (ahotsa eta gitarrak). 2010ean hasi ziren kontzertuak ematen, baina taldearen ideia aspalditik dator. Izan ere, Arturo Ibañezek eta Gigi Peligrok, rock-and -roll klasikoena eta Flamin' Groovies, Roky Erickson, The Plimsouls, Nerves, Blue Angel edo Rockpile bezalako taldeen power pop doinuak oinarri hartuta abestiak idazten hasi ziren. Zumalabe eta Bergara iritsi zirenean sortu zen benetan taldea eta errepidean barrena murgildu ziren. 100% dantzagarria eta konpromisorik gabea den pub rock zuzenarekin datoz.


Lobo Electrico

Artefactos Magicos diskoa aurkezteko azken txanpan da talde tolosarra. 2010ean argitaratu zuten diskoa, eta geroztik, eszenatokietan ibili da “esperma beltzeko gau liturjikoetan” murgilduta. Arrakasta eta zer esana eman duen diskoa entzuteko aukera izango duzue zalantza gabe. "Has visto al lobo eléctrico?", hortxe taldearen gonbidapena.


Safety Pins

Urte askoren buruan, Bilboko punk taldea berriz ere igoko da taula gainera. Safety Pins taldean eskarmentudun musikariak daude eta punk gordinenare erritmo bizia barru barruan daramatzatenak; Guantxek, Mikel Biffsek eta Juanek osatzen dute dagoeneko mitikoa den taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak