Gaztetxe Egunarekin, amaiera borobila hamabigarren urteurrenari

Arritxu Barruso 2012ko eka. 17a, 12:31

"Gazteok parranda eta festa baino gehiago garela erakutsi nahi izan dugu" zioten Bergarako gaztetxeko gazteek. Horixe erakutsi nahi izan dute hamabigarren urteurren honetan eta denetariko ekintzak antolatu dituzte: liburu aurkezpenak, hitzaldiak, eztabaidak... Dena dela, urteurrena amaitzeko festa giroko egun borobila egin zuten zapatuan: Gaztetxe Eguna.

Goizean goiz patinete, bizikleta eta abar hartu eta Bergarako gaztetxean elkartu ziren pati-poteoa egiteko. Hitzordura ez zen uste bezain beste jende batu, baina bai bazkarira. Sukaldariek prestatutako entsalada, haragi gisatua eta mazedonia jatera 35 lagun inguru elkartu ziren. Bazkalostea hamaika bertuteko bertsolariek girotu zuten. 

Parraldak gauean jarraitu zuen musika doinuek lagunduta. Bertsio gaua egin zuten Bergarako hainbat musikarik, eta ondoren La Familia Iskariote taldea igozen oholtza gainera. Parranda dagoeneko gaztetxean oso ezaguna de Dj Elvis Cainorekin amaitu zen.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak