Soraluce, Makina-Erreminten Berrikuntzaren Sariaren irabazlea

Goiatz Arana Begiristain 2012ko eka. 13a, 10:30

Bergarako kooperatibarentzat izan da aurtengo Makina-Erremintaren Biurtekoan banatutako Makina-Erreminten eta Fabrikazio Teknologien Diseinu eta Berrikuntzako Sari Nazionala. Osagarri, Osagai eta Tresnen modalitatean H200 modeloko buru automatiko indexatuarekin bereganatu du saria.

"Alderdi funtzionalak optimizatu" ditzakeela eta "aldaketa automatikorako prestatutako ardatza etengabe erregulatzeko" aukera duela izan dira epaimahaiak saria Soraluce enpresari emateko arrazoi nagusiak.

Angel Maria Mendiak, I+G-ko zuzendariak, eta Ibon Romanek, buruaren diseinatzaileetako batek, jaso zuten saria: "Sari honek motibatu egiten gaitu eta gure produktua merkatuan kokatzen saiatzean lagundu. Garrantzitsua da, gure ustez, mota honetako sariak lortzea, guztiontzat oso motibagarria delako eta egindako lana ere saritzen duelako; 50. urteurrena ospatzen ari garen une hauetan batez ere", adierazi zuten.

Horrez gain, Soralucek epaimahaiaren aipamen berezia lortu zuen TA-35-A modeloko bankada finkodun fresatzeko gunearengatik.

Fresatzeko makinen, mandrinatzeko eta fresatzeko makinen eta teknologia aurreratuko eta goi-mailako ekoizpeneko fresatze guneen diseinuan eta fabrikazioan liderra da Soraluce eta pozik agertu da sari horiekin.

Soraluce enpresa Danobat Group taldean dago, eta aurtengo Makina-Erremintaren Biurtekoaren erakusketan zutabe mugikorreko FR-12000 mandrinatzeko eta fresatzeko makina bat aurkeztu du. Buruko aldaketa automatikoa du, moduluzko hodi-irteera (MODULAR QUILL patentatutako sistema) eta ahariaren erorketaren konpentsazioa (RAM BALANCA sistema patentatua) du. Horrez gain, saritutako TA-35-A bankada finkodun fresatzeko gunea ere badu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak