Koldo Eleizalde lehiaketako sariak banatu dituzte

Edu Mendibil 2012ko eka. 2a, 20:26

Gaur, eguerdian, Koldo Eleizalde lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin dute Bergarako Udal Pilotalekuan. Jesus Elortza alkatearekin batera, Maren Belastegi Euskara batzorde buruak, Miriam Intxausti Kutxako ordezkariak eta Estepan Plazaola kultura zerbitzuko arduradunak hartu dute parte ekitaldian. Beroari aurre eginez, herritar ugari (gurasoak nagusi) batu dira Udal Pilotalekuan.

Kategoria bakoitzean saritutakoak izan dira protagonista nagusiak gaur Udal Pilotalekuan. Era berean, herriko ikastetxeek prestatutako zenbait emankizunekin gozatu ahal izan dute ikusleek.

Aurtengoa lehiaketaren 27. ekitaldia izan da eta hemen duzue saritutakoen zerrenda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak