Egubakoitzak Kartzelan zikloko azkena oraingo barikuan

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko mai. 30a, 10:42

Bergarako jaietan atseden hartu ostean, oraingo barikuan berriro datoz Egubakoitzak Kartzelan Bergarako gaztetxean. Zikloko azken emanaldia izango da. Igor Artzuaga & Luis Vil eta Markos Untzeta izango dira oraingoan. 22:00etan hasita, 3 euroren truke. Txapa irratiak zuzenean emango du.

Igor Artzuaga & Luis Vil

Mara-mara izeneko diskoa da bikote honen lehen fruitua. Luis Vil zinemagile eta musikari ospetsua eta Igor Artzuaga dira taldeko bi kide nagusiak. Biei artista zerrenda nabarmen bat gehitzen zaie proiektu berri honi gorputza emanez.

Markos Untzeta

Markos Untzeta herrialde anglofonoetan hezitako musikaria da. Ingalaterran igo zen lehen aldiz taula gainera. Londres eta inguruko hirietan ibili zen eta Bahametara ere iritsi zen bere gitarrarekin. Euskal Herrira bueltatzean berriro euskaraz idazten hasi zen. Bere musikak garbi erakusten du zein den bere bidea: pop-rock estiloa, blues-folk ukituekin. Eta zeintzuek izan duten eragina berarengan: Bob Dylan, Neil Young, Bruce Springsteen, Van Morrison…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak