"Euskal Herri tropikala" Bergarako plazan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko mai. 28a, 18:13

Astelehena izan arren, Bergaran lan arrastorik ez da gaur, festan dabiltzanei jaten eta edaten, edota dantzarako eta kanturako musika jartzen dabiltzanen artean ez bada. Mahoneroak Pazkoak ospatzen ari dira barikuaz geroztik eta gaur, astelehena, egun handia da eurentzat: koadrilen eguna. 800 lagun inguru batu dira herri bazkarian, plazan. 

Goizean tabernen arteko herri kirol txapelketarekin berotu dituzte motorrak, eta Espoloian musikaz gozatzeko aukera izan dute. Bitartean, usain ezin hobez bete dira plaza inguruko kaleak, izan ere, herri bazkarirako paella erraldoia gertatzen jardun dute hainbat lagunek udaletxeko arkupetan.

Arratsalderako errekortadore eskola ibiltaria, pilota partiduak eta berbena jasotzen ditu egitarauak; eta gauerako, kontzertuak eta dantzaldiak.

Bihar, martitzena, jaietako azken eguna izango da, eta umeak izango dira protagonista.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak