LAB sindikatuak prentsaurrekoa egin du Maiatzaren 31rako lanuztea deitzeko

Maialen Regueiro 2012ko mai. 23a, 17:19

Bergarako Kultur Etxean egin dute prentsaurrekoa, gaur eguardian. Prentsaurreko honen helburua Maiatzaren 31rako lanuztea deitzea izan da. Izan ere, zerbitzu publikko unibertsalak eta doakoak eta burujabetza politiko eta ekonomikoa aldarrikatu nahi dituzte.

Prentsaurrekoan, LABeko kideak izan dira, Amaia Argarate, irakaskuntzatik, Ana Fran Astigarraga osasunetik eta Aittor Aranzabal, administraziotik, besteak beste.

Maiatzaren 31ko deialdia langile zein herritarrekin konpartitzea nahi dute. Horretarako, gure bailaran mobilizazioak egingo dituzte Oñati, Arrasate eta Bergaran herriko plazetan eguerdiko 12etatik aurrera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak