Miguel Altuna Institutua, bere eskaintza smartphonentzako egokitzen duen Estatuko lehenengo Lanbide Heziketa zentroa

Txomin Madina Milikua 2012ko mai. 23a, 12:39

Gero eta ohikoagoak dira gure artean Smartphone telefono mugikorrak, eta Batura Mobile Solutions enpresaren laguntzarekin, Miguel Altuna Institutuak bere eskaintza mugikor horiendako egokitzen duen aplikazio berria garatu du, MAIko aplikazio berria hain zuzen ere.

Smartphonentzako egin den garapen berritzaile honekin, ikastetxearen informazio guztia mugikorrean aurkitu ahalko da, bai smartphonentzako egokituriko webgune moduan, baita APP formatuan ere. Besteak beste Institutuaren eskaintza akademikoari eta zerbitzuei buruzko informazioa eskuratu ahalko da aplikazio honekin, baita, esaterako, egutegia ere.

Informazioa euskaraz eta gazteleraz egongo da, eta doan egongo da eskuragarri bai Google Playn (lehengo Android Marketen), baita Apple Storen ere. Esan behar da gainera, Miguel Altuna Institutua dela bere eskaintza smartphonerako egokitzen duen eta Android Marketen agertzen den Estatuko lehenengo Lanbide Heziketa zentroa.

Aplikazio hau smartphonera jaisteko hainbat bide daude: Institutuko bluetootharen bidez, QRa erabilita edo helbide honetan sartuta. Batura Mobile Solutionseko Gotzon Arzelusek eta Miguel Altuna Institutuko Joxu Aranak aplikazio honen aurkezpenean esan dutenez, aurretik zegoen teknologiaz baliatu dira berau garatzeko, eta smartphoneak izaten ari diren zabalkundea ere azpimarratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak