Bergarako Miguel Altunako ikasleak onenen artean EuskoSkills 2012 lehiaketan

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko mai. 16a, 08:00

Lanbide Heziketa eta Etengabeko Formakuntzaren Sailburuordetzak maiatzaren 9tik 12ra bitartean antolatu zuen EuskoSkills lehiaketan,  Bergarako Miguel Altuna Institutuko 5 ikaslek parte hartu zuten eta horietatik 4 sarituak izan dira. Irungo Ficoban jokatu da lehiaketa.

 

Lanbide Heziketako erakustoki paregabe horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko 120 ikasle inguruk hartu dute parte 18 modalitatetan.

Miguel Altuna Institutuko ikasleak, 18 modalitate horietatik 4 modalitatetara aurkeztu ziren: Mekatronikara, CNC Torneaketara, CNC Fresaketara eta CAD diseinu mekanikora.

Honako hauek izan dira Miguel Altuna Institutuko sarituak:

  • Javier Ozaeta eta Roberto Martin, Mekatronika modalitatean txapeldunak izan dira.
  • Jokin Osak CNC fresaketan bigarren postua lortu du.
  • Endel Calderonek, hirugarren egin du CNC Torneaketan.

Espezialitate bakoitzeko irabazleek Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuko dute 2013ko urtarrilean egingo den SpainSkill lehiaketan. Eta lehiaketa horretan irabazten dutenek Alemanian 2013ko uztailean egingo den WorldSkill lehiaketan hartuko dute parte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak