Zaintzailearen arlo psikologikoa lantzeko ikastaroa

Irati Goitia 2012ko api. 11a, 19:00

Bergarako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ikastaro bat antolatu du menpekotasunen bat duten pertsona batekin bizi diren lagunendako.

Ikastaroa Sendian programaren barruan egingo da eta honako gaiak landuko dira:

- Zaintzailearen zama eta norbere burua zaintzeko estrategiak
- Zaintzailearen sentimenduak
- Zaintza teknikak: arreta egoera berezietan (urduritasuna, agresibitatea, haserrea…)
- Menpekotasuna duen pertsonarekiko komunikazioa

Apirilaren 23tik 27ra izango da krutsoa 15:00etatik 17:00etara gizarte etxean.

Ikastaroan parte-hartu nahi dutenek Udaleko Gizarte Zerbitzuetan eman behar dute izena telefonoz deituta honako zenbakira: 943 77 91 65 edo helbide honetara idatzita: ongizatea@bergara.net.

Plazak mugatuak izango dira eta Gizarte Zerbitzuetatik arin ibiltzeko gomendioa eman dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak